SENTITU
ezazu benetako lasaitasuna edertasun harrigarria duen ingurune natural batean. Zeure sentipenez maiteminduko zara.
Gehiago ikusi
ezazu benetako lasaitasuna edertasun harrigarria duen ingurune natural batean. Zeure sentipenez maiteminduko zara.
Gehiago ikusi
itzazu Nafarroako sukaldaritza tradizionalaren errezetarik hoberenak konpainia hoberenarekin, hots, zureekin.
Gehiago ikusi
itzazu urtarrilaren eta abenduaren artean egiten diren aire libreko jarduera ugariak, eta liluratu zaitez Quinto Real basoari darion magiarekin.
Gehiago ikusi
zaitez, erantzi itzazu botak etapa amaitu ahala eta belarretan etzan zaitez. Gu arduratuko gara gainontzekoaz.
Gehiago ikusi
Eugi ametsezko herri bat da. Ezkutuan gordetako altxor txiki bat da, eta bisitariak txunditu egiten dira bere edertasunarekin eta bertakoen hurbiltasunarekin.
Esteribarko bihotzean gaude, Iruñetik 20 minutu eskasera, eta Frantziako mugatik beste 20 minutura. Halaber, hurbil gaude Orreaga-Iratitik eta Elizondo-Baztandik. Hortaz, Nafarroako eskualde hau ezagutzeko kokaleku ezin hobea da.
Aurrean urtegi zoragarri baten ur lasai eta gardenak ditu gure etxeak, eta atzean kondairaz beteriko oihan bizi bat.
Quinto Real Landa Hotelean irrikan gaude zurekin praktikan jartzeko hospitalitate bezala ulertzen duguna, benetako harrera, guk eskuz eginikoa: ez du axola betiko lagunekin abentura bila baldin bazatoz, edo bikotearekin ateraldi berezi bat egin nahian, edota familia osoa baldin badator disfrutatzera.
Berdin da zein urtarotan zatozen, beti izango baituzu bermatuta kalitatezko esperientzia bat eta, gainera, urtaro bakoitzean ezberdina izan daiteke. Aho zabalik utziko zaitugu.
Hemen haurtxo baten moduan lo egingo duzu berriz ere, isiltasuna eta atsedena bermatuta baitaude. Naturak baino ez gaitu inguratzen. Naturarekiko begirune handiz jokatzen dugu, eta gure proiektuaren filosofiaren parte izan dadin saiatzen gara. Logela guztiak zure erosotasuna lehentasun izanik egokituta daude. Behar duzun guztia bertan aurkituko duzu, eta beti hurbil izango duzu norbait laguntzeko prest.
Gure suetan antzinako errezetarik goxoenak egiten ditugu. Presak ez du lekurik. Nafar tradizioko platerik ospetsuenak prestatzen jarraitzen dugu, beti su motelean. Ahoa irekitzeko ezin esperoan? Begirada bat eman iezaiozu gure jatetxeko kartari.
Quinto Real Landa Hotelean badakigu kolore berdea gustuko duzula. Naturarekiko konexioa da gure bezeroen lehentasuna. Zorionekoa zara, zure ametsetako ingurune ideal hori aurkitu baituzu. Pagadiaren sakontasuna, uraren marmarra, koloreen konbinazio zoragarria, zuhaitzen azalaren hezetasun usaina eta ia ustekabean hostoen artean sartzen diren eguzki izpiak. Bat-batean ia senti dezakezu nola zure burua desintoxikatzen hasten den, ezta? Ba imajina ezazu zuzenean ikustea.
Txirrindula, ibilialdiak, mendia edota aire librean esploratzea gustuko baduzu, Quinto Real da zure lekua. Liluratuta utziko zaitu.
Deskonekta ezazu zure burua. Har ezazu kopa bat tabernako terrazan ilundu bitartean, ikusiz nola gutxika argiak pizten hasten diren urtegi ertzean zehar. Utzi umeek korrika egin eta lorategian jolas dezaten, arnastu! Gure esku onetan zaude eta.
Zure egonaldia arreta handiz prestatu dugu, soilik zu falta zara. Eta zure bikotea, lagun taldea edo familia. Disfruta ezazu gure harrera beroaz eta guk egingo dugu gainontzekoa.
Erreserba ezazu lehenbailehen eta aprobetxa itzazu gure eskaintza bereziak. Izan ere, ongizateak preziorik ez duen arren, zure poltsikoan ere pentsatu dugu.
Hotel Rural Quinto Real · Elizgibel Nº4 · 31638 Eugi · Navarra · T 948 30 40 44 · info@quintoreal.com
email_togoogle_plus_accountfacebook_account twitter_accountrss_feed