Hotel Rural Quinto Real en Eugui (Navarra) Hotel Rural Quinto Real en Eugui (Navarra)
  • Ongietorria
  • Berriak
  • Logelak
  • Jatetxea
  • Taberna
  • Turismo aktiboa
  • Eskaintzak
  • Harremanetarako
 

SENTITU

ezazu benetako lasaitasuna edertasun harrigarria duen ingurune natural batean. Zeure sentipenez maiteminduko zara.

Gehiago ikusi

 

DASTATU

itzazu Nafarroako sukaldaritza tradizionalaren errezetarik hoberenak konpainia hoberenarekin, hots, zureekin.

Gehiago ikusi

 

GOZATU

itzazu urtarrilaren eta abenduaren artean egiten diren aire libreko jarduera ugariak, eta liluratu zaitez Quinto Real basoari darion magiarekin.

Gehiago ikusi

 

ERLAXATU

zaitez, erantzi itzazu botak etapa amaitu ahala eta belarretan etzan zaitez. Gu arduratuko gara gainontzekoaz.

Gehiago ikusi

QUINTO REAL LANDA HOTELA

Zure atsedena da gure lehentasuna

Eugi ametsezko herri bat da. Ezkutuan gordetako altxor txiki bat da, eta bisitariak txunditu egiten dira bere edertasunarekin eta bertakoen hurbiltasunarekin.

Esteribarko bihotzean gaude, Iruñetik 20 minutu eskasera, eta Frantziako mugatik beste 20 minutura. Halaber, hurbil gaude Orreaga-Iratitik eta Elizondo-Baztandik. Hortaz, Nafarroako eskualde hau ezagutzeko kokaleku ezin hobea da.

Aurrean urtegi zoragarri baten ur lasai eta gardenak ditu gure etxeak, eta atzean kondairaz beteriko oihan bizi bat.

¡Zure etxea ere bada!

Quinto Real Landa Hotelean irrikan gaude zurekin praktikan jartzeko hospitalitate bezala ulertzen duguna, benetako harrera, guk eskuz eginikoa: ez du axola betiko lagunekin abentura bila baldin bazatoz, edo bikotearekin ateraldi berezi bat egin nahian, edota familia osoa baldin badator disfrutatzera.

Gure langileen maitasun eta dedikazioa dira etxearen marka.

Berdin da zein urtarotan zatozen, beti izango baituzu bermatuta kalitatezko esperientzia bat eta, gainera, urtaro bakoitzean ezberdina izan daiteke. Aho zabalik utziko zaitugu.

ERRESERBAK

Erreserba ezazu
gaur zure logela preziorik hoberenean.

Lasaitasun landatarra

Hemen haurtxo baten moduan lo egingo duzu berriz ere, isiltasuna eta atsedena bermatuta baitaude. Naturak baino ez gaitu inguratzen. Naturarekiko begirune handiz jokatzen dugu, eta gure proiektuaren filosofiaren parte izan dadin saiatzen gara. Logela guztiak zure erosotasuna lehentasun izanik egokituta daude. Behar duzun guztia bertan aurkituko duzu, eta beti hurbil izango duzu norbait laguntzeko prest.

Lurraren zaporea

Gure suetan antzinako errezetarik goxoenak egiten ditugu. Presak ez du lekurik. Nafar tradizioko platerik ospetsuenak prestatzen jarraitzen dugu, beti su motelean. Ahoa irekitzeko ezin esperoan? Begirada bat eman iezaiozu gure jatetxeko kartari.

Aire libre eta garbia

Quinto Real Landa Hotelean badakigu kolore berdea gustuko duzula. Naturarekiko konexioa da gure bezeroen lehentasuna. Zorionekoa zara, zure ametsetako ingurune ideal hori aurkitu baituzu.  Pagadiaren sakontasuna, uraren marmarra, koloreen konbinazio zoragarria, zuhaitzen azalaren hezetasun usaina eta ia ustekabean hostoen artean sartzen diren eguzki izpiak. Bat-batean ia senti dezakezu nola zure burua desintoxikatzen hasten den, ezta? Ba imajina ezazu zuzenean ikustea.

Txirrindula, ibilialdiak, mendia edota aire librean esploratzea gustuko baduzu, Quinto Real da zure lekua. Liluratuta utziko zaitu.

Gehiago behar duzu?

Deskonekta ezazu zure burua. Har ezazu kopa bat tabernako terrazan ilundu bitartean, ikusiz nola gutxika argiak pizten hasten diren urtegi ertzean zehar. Utzi umeek korrika egin eta lorategian jolas dezaten, arnastu! Gure esku onetan zaude eta.

Zure egonaldia arreta handiz prestatu dugu, soilik zu falta zara. Eta zure bikotea, lagun taldea edo familia. Disfruta ezazu gure harrera beroaz eta guk egingo dugu gainontzekoa.

Erreserba ezazu lehenbailehen eta aprobetxa itzazu gure eskaintza bereziak. Izan ere, ongizateak preziorik ez duen arren, zure poltsikoan ere pentsatu dugu.

ERRESERBAK

Erreserba ezazu
gaur zure logela preziorik hoberenean.

Hotel Rural Quinto Real · Elizgibel Nº4 · 31638 Eugi · Navarra · T 948 30 40 44 · info@quintoreal.com
email_togoogle_plus_accountfacebook_account twitter_accountrss_feed

  • Financiado por la Unión Europea
  • Plan de recuperación

Aviso legal

    • Español
    • English
    • Français
  • Quinto Real Hotela · Elizgibel Nº4 · 31638 Eugi · Nafarroa · T 948 30 40 44

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR

Aviso de cookies

Pin It on Pinterest