Herri txiki da, mendialdeko etxe handiz osatua. Urtegi baten ondoan dago, Arga ibai bazterrean. Urtegian herri osoa ageri da islaturik, bai eta inguruko mendiak ere.
Eugitik hurbil, Kintoa dago, hots, oihan ederrez jantzitako inguru zabala, Frantziako mugaldean. Herritik abiatuta, Artesiagan dagoen historiaurreko tumuluraino iritsiko gara.
Eugiko zaindaria San Jil da, eta herriko festak haren omenez egiten dira irailean.